Hilabete honetan ere arrakasta handia izan du gure Oinbusak. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!
Archivo del Autor: anunciata
OINBUSA – Urtarrila
GABONETAKO IZEIA
Ikasturte honetan, DBH4. mailako ikasleek birziklatzeko liburu zaharrekin apaindu dute gure izeia eta HH eta LHko ikasleek gabon kantekin piztuera ospatu zuten.
OINBUSA abendua
EkoRed Taldeak ikasturte honetan Oinbusaren jarduera zabaltzea erabaki du eta egun berezietan ere eskola bidea egingo dugu. Hemen dago lehenego eguna Gabonak ospatzeko.
BATX2 Topa
BATX2 Biogipuzkoa
BATX2. mailako ikasleak Biogipuzkoan egon ziren. Han ikerlari batzuekin laborategiko praktika batzuk egin zituzten.
LH5 ZORAIDA FREIXA
LH5. mailako ikasleek Zoraida Freixa zientzialariaren bisita izan dute. Saioan galderak egiteko aukera izan dute eta kimika modu ulergarri batean ezagutu dute. Zoragarria izan Zoraidarekin egotea, zientziaren mundua gerturatu digu.
Elkarrizketa ondoren, taldeka lan bat prestatuko dute «Emakumeak zientzian» lehiaketan parte hartzeko.
DBH3-4 AZTERKOSTA
Ikasturte guztietan bezala, Azterkostaren jarduera aurrera eraman dute DBH3. eta 4. mailako ikasleek. Pasaiako badiaren inguruan muestra desberdinak hartu dituzte uraren kalitatea aztertzeko.
HAMAIKETAKO JASANGARRIA – Platanoa
Bigarren ostiralean, platanoa banatu dugu. Eskerrik asko DBH3!
EkoRed Taldea – 1. bilera
Lehenego bilera honetan ikasturtearen zehar burutuko ditugun jarduerak planifikatu ditugu eta ideia berri batzuk atera dira.