LH5. eta 6. mailako ikasleak Plaiaundiko Ekoetxea bisitatu dute, ondoren, interpretazio-ibilbide bat egin dute eta prismatikoekin hegaztiak ikusteko aukera izan dute.
DBH 3.mailako ikasleek enpresa bat sortu dute bezeroen beharrak betetzen dituzten produktu ekologikoak sortuz. Prozesu teknologiko horren faseak jarraituz, oraingoan Eraikitze fasea landu dute.
“Altza Felipe” abestiaren doinuari jarraituz Bihotz-Biriken Suspertze (RCP) ariketak egin ditugu. Dibertigarria izan da baino batez ere ikasi dugu pila bat.