Archivo por meses: diciembre 2013

TXORIMALO TXAPELKETA

La Anunciata ikastetxeko DBH 3 taldeko ikasleek Donostia Kulturak Abenduaren 21ean Donostiako Santo Tomas feria dela eta antolatzen duen 2013ko Txorimalo lehiaketan parte hartu dute 2. saria lortuz. Bertan 300€ ko sariaz gain sormena, originaltasuna eta egindako ahaleginaren esker ona jaso dute. Material birziklagarriekin egindako “Gertrudis” txorimalo panpoxak lortu du 2. saria, txapelduna!

ZORIONAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

TXORIMALO 1 TXORIMALO 2 TXORIMALO 3

GABONETAKO IZEIA: MAKING OF

Eskola Agenda 21ko programa barruan egindako izei erraldoia. Eskolako ikasle guztiek parte hartu dute, botilak biltzen, botilak ekartzen, botilak margotzen eta izeiaren diseinua egiten.
Izei honek 2, 10 m. altuera du eta hiru pisuz egindan dago.

Bideo polit honetan ikus dezakezue nolakoa izan den izeiaren eboluzioa eta nola izan zen argien piztuera.

 

Mila esker guztioi!!!

 

GABONAK!!!

Gabonak gertu ditugu eta eskola apaintzen hasi gara!!

Aurreko ostiralean, hilak 13, Agenda 21 programaren barruan egindako izeia handia piztu genuen! Denen parte hartzea egon zen: txikiek abestu, irakasleek lagundu eta atariko argiak itzalita Consuelok izeiaren argiak piztu zituen!!

Denen laguntzarekin oso polita gelditu da. Agenda 21eko batzorde eta La Anunciata ikastetxea osatzen dugun guztion partetik MILA ESKER!!!!2013-12-16 15.09.44

 

Egunkarian ere agertu gara!!

http://www.diariovasco.com/v/20131217/pasaia-errenteria/encendido-abeto-navideno-hecho-20131217.html

ONTZIAK DENONTZAT!

Kontsumo jasangarriaren kanpaina bultzatzeko asmoz, eskolako ikasle eta irakasleei ontzi berrerabilgarri bat banatu zaie. Ontzi hauek erabiliz lortu nahi den helburua harategi zein arrandegietako eguneroko erosketan paper eta plastikozko hondakinak gutxitzea da.

Animatu eta erabil itzazue!!!!

IMG_0846

Zuhaitzak

 Udazkena ikusteko LH1. eta LH2.ko ikasleak Molinaora joan ziren. Ibilbidea egin ondoren LH1.ko ikasleek ikusitako koloreak erabiliz zuhaitzak margotu zituzten.

e

IMG_0958

Udazkena!!!

Birziklatzeko materialak erabiliz, LH1eko ikasleek udazkeneko horrmairudi originala prestatu dute.

UDAZKENA!!!!

Udazkena dela eta, eskolako sarrera apaintzeko, Haur Hezkuntzako bost urteko gelan hormairudi eder hau prestatu dute.

Captura de pantalla 2013-12-03 a la(s) 16.16.53