Archivo por meses: marzo 2022

Donostiako Eskolen arteko foroa (LH)

Gure LHko ikasleek Donostiako eskolen arteko foroan parte hartu dute. Gustura egoteaz gain, «Landareak ilunpetik argitara» eskolen arteko marrazki lehiaketaren saria eraman dute ikastetxera. Irabazleak, Carla García (LH5), gela osorako ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin zerikusia duten ekintza batean parte hartzeko gonbita jasoko du.

Basoak ernatzen

LHko 1. mailako ikasleek «Basoak ernatzen» proiektuan parte hartzen dute. Hemen dago jarraitu duten prozesua.

  1. EZKURREN BILKETA. Ikastetxearen berdegunean haritz kanduduna daukagu eta han bertan ezkurren bilketa egin zuten ikasleek. Kanpotik ere, ametzen ezkurrak ekarri zituzten.

2. GARBIKETA ETA BAZTERKETA. Ontzi batean ura eta ozpina nahastu ondoren, ezkurrak sartu zituzten. Ur gainean geratu zirenak baztertu zituzten eta ur azpian geratu zirenak jaso zituzten.

3. GERMINAZIOA. Balio duten ezkur guztiekin hiru multzo egin ziren eta bakoitzarekin germinazio protokolo ezberdina erabili ziren.

4. EREITEA. Orain zaintzea tokatzen da eta astean bitan arduradunak egongo dira landareak ureztatzeko.