Haur Hezkuntzako ikasleak Ulia mendian egon dira. Primeran pasa dute hango parkean jolasean eta menditik ibilbidea egiten eta, bukatzeko, erleen bizitzari buruzko tailer batean parte hartu dute.

Urtero bezala, DBHko ikasleak Pasaiako badiaren eremu desberdinetan, uraren kalitatea eta ezaugarrien datuak bildu dituzte.
AZTERKOSTAren helburua ingurune naturala ezagutaraztea eta pertsonek inguru natural horrekin duten lotura ezartzea da, kostaldeko ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertuz.