Archivo del Autor: anunciata

I. Birziklatutako arte lehiaketa

Cristina Enea Fundazioak, «ONdakin» eskola hondakinak kudeatzeko proiektuaren bidez, I.  BIRZIKLATUTAKO ARTE LEHIAKETA antolatu du eta gure ikasleek parte hartu dute obra hauekin:

LH1 «Lau elementuak»

LH2 «Ehunzangoa»

DBH2 «Mapa mundi birziklatua»

DBH3 «Gabonetako izeia»

DBH4. «Itsasoaren errealitatea»

Cristina Enea Fundazioaren web orrian argazki eta datu gehiago ikus daitezke:

https://www.cristinaenea.eus/eu/proyectos/ondakin-concurso-de-arte-reciclado

LH4 – Saria 2020-21

2020-21 ikasturtean, LH4. mailako ikasleek Donostiako Eskolen Arteko Lehiaketan «Zer eskaintzen digu basoak?» parte hartu zuten. Ikasturte honetan, Zumaia Flyscha eta Algorriko Interpretazioa Zentroa ezagutzeko irteera gelako kide guztientzako saria lortu dute. Zorionak!

Olatu talka 2015

IMG_3642

Aurtengo Olatu Talka jaialdia izan zen pasa den asteburuan. Eskolako DBH 4 eta batxilergoko 1go mailako ikasleek bertan parte hartu zuten inagurazio jaialdian. Mugikortasun jasangarria sustatzeko asmoz, Biziz bizi jarduerak Donostia konektatzen duen bidegorri sarea erabiliz 300 txirrindulari joan ziren auzoetatik hiriko zentrora. Alderdi Ederren bildu ziren parte-hartzaileak bizikletaren erabilpena hiri garraio moduan aldarrikatzeko eta + 55 programako Samba batukadak girotu zuen bizikleta topaketa.

IMG_3641 IMG_3640 IMG_3634 IMG_3635

Eskolako ikasleak ateratzen diren bideoa eta informazo gehiago:
http://www.diariovasco.com/culturas/201505/29/festival-arranca-concentracion-ciclistas-20150529000431-v.html