Aurreko astean, urtero bezala, agenda 21 erakusketa antolatu zen. Aurten Altzako Casares kultur etxean antolatu zen eta bertan urtean zehar eskolan egindako lanak aurkeztu ziren.
Archivo del Autor: anunciata
IZEIAREN PIZTUERA
HAUR ETA NERABEEN TRATU ONAREN ALDEKO KEINUA
Aurreko ostegunean, azaroak 20, haur eta nerabeen tratu onaren aldeko keinua gauzatu genuen eskolan. Tratu onen dekalogoaren aurkezpena ondoren, haur eta lehen hezkuntzako haurreko otoitza eta haurrren eskubideen irakurketa egin zuten. Ekitaldia amaitzeko haur eta nerabeen tratu onaren aldeko puxikak askatu ziren.
PLASTIKOZKO TAPOI BILKETA
Aurten berriro ere plastikozko tapoi bilketarekin hasi gara, duela urte batzuk eskolan hasitako elkartasun eta berziklapen baloreak jarraitzeko asmoz.
Hondarribiko Aitorrek gure laguntza behar du, tapoi bilketaren bidez beharrezkoa duen ebakuntza garesti bati aurre egiteko.
Tapoiak uzteko kontenedoreak toki hauetan daude:
1. Haurtzaindegi, Haur eta Lehen Hezkuntzako sarrera nagusian.
2. Jolastoki estalian.
3. Txoko berdearen ondoan, areto nagusiaren sarreran.
KILO EKINTZA 2014-2015
ZURE MOTXILAN EGUNERO BOKATA BERRIA
Atzo arratsaldean Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek eskolan merienda hartu zuten, txorizozkoa!!! Ze goxua zegoen!!!!!!!!!!!
Ohitura zahar batzuk galtzen ari direnez holako egintzak egin behar ditugu hauek berrezkuratzeko.
Eta ez hori bakarrik meriendako bokata oso osasungarria da eta obesitatearen aurka egiteko primerako erremedioa.
Eta egunkarietan ere aipatzen gaituzte!!!!
BIZIKLETAZ HIRIAN ZEHAR
Bizikletaz hirian zehar ekimenari esker, bigarren hezkuntzako gazteek hiria hartu dute bizikletekin: guztira 11 eskolek hartu dute parte, eskola bakoitza kolore batez jantzi delarik. Alderdi Ederren elkartu dira goizeko 11:00etan, kaskoak jarrita, eta bertatik elkarrekin egin dute 8 kilometro luzeko ibilbidea.
Gure kasuan 4.DBH ikasleak gorriz jantzita joan dira.
Hurrengo link-etan argazki eta bideo gehiago ikusi ditzazkezue.
http://kirolxabi.blogspot.com.es/2014/09/donostian-denok-bizikletaz-2014.html
https://www.dropbox.com/sh/dxui4mdhzj5h6ms/AAAcTH-f3Z4BMHuP97Qj-DsQa?dl=0
INGURUGIRO ASTEKO HITZALDIAK (II)
Ingurugiro astearen barruan ikasleek egindako hitzaldien bigarrengo saioa egon zen eskolako aretoan. Bertan, DBH 3, 4 eta batxilergoko ikasleek egindako ikerketa ezberdienen lanen aurkezpena azaldu zuten.
1.- Productos light. Egileak: Maider Quintanilla, Laura Román, Anabel Vasquez.
2.- Desodorantes. Egilea: Iván Castillo.
3.- Korredore ekologikoak. Aurkezleak: Mireia Brocal, Amaia Azcona. Itzel Torres (D.B.H.3)
4.- Ruido. Mapa acústico de Pasajes Antxo. Egileak: Nadia Collado, Iñigo Sanchez, Eider Vegas.
Hemen duzue hitzaldien bideoa.
INGURUGIRO ASTEKO HITZALDIAK
Hemen duzue aurreko maiatzean Antxoko Kultur etxean 1.go batxilergoko ikasleek egindako hitzaldiak.
1.- Crecimiento de plantas en diferentes condiciones. Egileak: Iñigo Lajas, Pedro Pérez, Gorka Maillo.
2.- Microorganismos en teclados de ordenadores. Egileak: Lara Zamarreño, Raquel Quintanilla, Iñigo Salas.
3.- Microorganismos existentes en las leches. Egileak: David Martín, Miriam Martín, Miren Unsuain.
DBH 1go mailakoen lanak!
Lan hauek DBH 1eko ikasleek egindako joko elektrikoak dira jasangarritasunarekin erlazionatutakoak. Natura eta teknologiako klaseetan egin dituzte.