Egitasmoaren lehen zeregina euskara erabiltzeko joeran lan egitea da. Horretarako, hizkuntzarekiko jarrerak, balioak eta arau sozialak jorratzen idra, horrela ikasleen usteetan eraginez eta haien hizkuntza-jokabideak aldatzen hasiz.
LH4., 5. eta 6. mailako ikasleek «Tercera Edición de La Liga Saludable de Plátano de Canarias, la liga escolar sobre alimentación equilibrada» lehiaketan parte hartzen dute. Scaperoom baten bidez, ohitura osansugarriak lantzen dituzte.
Pasaiako Udaletxearen eskutik LH1. eta 2. ikasleak Donibanen egon ziren Porrotx eta Marimotots ikusten. Izugarri gozatu zuten Ama Lurraz ikasten eta dantzatzen.
LH5. mailako ikasleek Farmer fish erronkan parte hartuko dute. Bioekonomia Zirkularra, baliabide, prozesu eta metodo biologikoen ezagutzan eta berrerabilpenean oinarritutako ekoizpena da. Online aurkezpena, beste ikastetxeekin batera izan zuten, helburuak eta prozesua ezagutzeko.
LH5. eta 6. mailako ikasleek Ekoetxea Txingudi bisitatu dute eta tailer bat egin ondoren, Plaiaundiko Parke Ekologikoan interpretazio-ibilbide bat egin dute.
LHko 1-4 mailako ikasleak Donostiako zinemaldian egon dira. «Boonie Bears» filma euskaraz ikusi dute. Ikusi aurretik, Janire Prudencio bulkanologoak sumendien artean izandako bizipenak partekatu ditu ikasleekin.