Ikasturte guztietan bezala, Azterkostaren jarduera aurrera eraman dute DBH3. eta 4. mailako ikasleek. Pasaiako badiaren inguruan muestra desberdinak hartu dituzte uraren kalitatea aztertzeko.
DBH 3.mailako ikasleek enpresa bat sortu dute bezeroen beharrak betetzen dituzten produktu ekologikoak sortuz. Prozesu teknologiko horren faseak jarraituz, oraingoan Eraikitze fasea landu dute.
DBH 4. mailako ikasleak Biogipuzkoan egon ziren. Han ikerlari batzuekin laborategiko praktika batzuk egin zituzten. Adibidez: animalien ehunak ikustea, saguen burmuinak eta untxienak aztertzea, gure DNA etab.