DBH3. mailako ikasleak gelaz gela pasa dira Donojakue bidearen bideoak erakusteko eta haien esperientzia erromesak bezala paratekatzeko. Eskerrik asko!
LH5. mailako ikasleek Putzuetako Mintegia ezagutzeko aukera izan dute, amaiera moduan udal azpiegitura eta horien funtzionamendua ezagutu, ereindako hazi/ezkurrak ikusi eta loreez gozatzeko aukera izan dute.
Gure LHko eta DBHko ordezkariak Donostiako beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera, Donstiako Udaletxean bildu dira hiriko puntu beltzei buruzko ikerketa azaltzeko. Oso interesgarria izan da guztien ondorioak entzutea. Zorionak!
LH1. eta 2. mailako ikasleek gozatu dute paper birziklatua egiten. Orain, pazientzia behar dute egindako paperak lehortu arte. Gutxi barru, emaitza ikusiko dute.
Urtero bezala, gure Oinbusak arrakasta handia du ikasleen artean eta DBH3. mailakoen laguntzarekin, eskolaraino bide jasangarri eta segurua egiten dute.
LH1. eta 2. ikasleak Pasaia Itsas Festibalaz gozatzera gerturatu dira San Pedrora. Ekintza desberdinetan parte hartu dute: Mater Museoan, tailerretan eta Porrotxen ikuskizunean.