Ikasturte guztietan bezala, Azterkostaren jarduera aurrera eraman dute DBH3. eta 4. mailako ikasleek. Pasaiako badiaren inguruan muestra desberdinak hartu dituzte uraren kalitatea aztertzeko.
LH5. eta 6. mailako ikasleak Plaiaundiko Ekoetxea bisitatu dute, ondoren, interpretazio-ibilbide bat egin dute eta prismatikoekin hegaztiak ikusteko aukera izan dute.
DBH 3.mailako ikasleek enpresa bat sortu dute bezeroen beharrak betetzen dituzten produktu ekologikoak sortuz. Prozesu teknologiko horren faseak jarraituz, oraingoan Eraikitze fasea landu dute.