“Altza Felipe” abestiaren doinuari jarraituz Bihotz-Biriken Suspertze (RCP) ariketak egin ditugu. Dibertigarria izan da baino batez ere ikasi dugu pila bat.

Ikasturte honetan 5. mailako ikasleek Farmer Fish erronkan parte hartzen dute. Ekonomia zirkularrari buruzko guztia ikasiko dute.
Hasteko, bideokonferentzia batean parte hartu zuten eta gero, kit jaso ondoren, arrainontzia martxan jarri dute protokolo guztiak jarraituz.
Orain, datuak erregistratuko dituzte uraren kalitatea konprobatzeko eta ziurtatzeko landareek eta arrainek elkarri laguntzen diotela.
Donostiako Eskolako Agenda 2030ean bi ziklotako programari amaiera eman diogu. Aukeratutako Garapen Jasangarrirako Helburua 7. izan da: Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea. Eta zehazki, hurrengo leloan oinarritu gara: ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA.
2022-2023 ikasturtean gaiaren inguruko diagnostikoa egin genuen eta horrekin batera, ondorio batzuetara iritsi ginen, lehentasun batzuk markatuz.
2023-2024an berriz, lehentasun horietatik abiatuta esku-hartze plan bat diseinatu eta gauzatu dugu. Hurrengo lerroetan, gure ikastetxean egindako lanketa eta programan barne dauden gainontzeko ikastetxeekin adostutako ekimenak ezagutu daitezke.